Ekonomia -
Gaur
400 euroko laguntza zehaztuko dute Santamariak, Montorok eta Bañezek
'Prepara' plana beste sei hilabetez luzatuko dutela jakinarazi zuen Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea Fatima Bañez Enplegu ministroarekin, Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin eta Alvaro Nadal Moncloako Ekonomia Bulegoko zuzendariarekin bilduko da asteartea honetan "Prepara" planaren azken ukituak zehazteko asmoz.
Asteartean, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak esan zuen abuztuaren 24an Ministroen kontseiluak sei hilabetez langabeentzako 400 euroko laguntza dakarren "Prepara" plana luzatuko zuela.
Rajoyk azaldu zuenez, Gobernua programa hobetzen saiatuko da zehatzagoa izan dadin eta hasierako helburua lortzeko: langabeak lan-merkatura itzultzea.
"Prepara" planaren luzapen hau PPren Gobernuak egiten duen bigarrena da, eta hirugarrena 2011ko otsaileran sortu zenetik.
Lan Ministerioaren arabera, "Prepara"k 500.859 pertsonari mesede egin die 2011ko otsailean sortu zenetik aurtengo uztailera arte, eta 1.051,1 milioi euroko gastua izan du maiatzera arte.
CCOOk eta UGTk plan berriaren parte izan nahi dute, eta, horregatik Engracia Hidalgo Lan Estatuko idazkariari gutun bat idatzi zioten ostegunean, bi sindikatuekin bilera bat deitzeko eta eurekin "Prepara" planak izan ditzakeen aldaketak negoziatzeko.