Ekonomia -

EMANTZIPA programa

Nola eskatu gaurtik aurrera emantzipaziorako hilean 300 euroko laguntzak?

Eskaera online edo aurrez aurre egin ahalko da, alokairuaren edo etxebizitza salerosketaren kontratuaren kopia aurkeztuta.

Grafikoa: EITB Media
Grafikoa: EITB Media
Grafikoa: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartearekin, zabaldu du Emantzipa programaren laguntzak eskatzeko epea. Bi urtez, gurasoen etxea utzi nahi duten gazteek (25-29 urte) 300 euroko dirulaguntza jasoko dute hilero-hilero eta baldintzak beteta. Hauek dira jakin beharrekoak: 

Zertan datza?

Hilean 300 euroko zuzeneko laguntza izango da, 25 eta 29 urte bitarteko pertsonentzat. Laguntzak jaso ahal izateko, etxe berean gehienez hiru hartzaile izango dira. Laguntza 24 hilabetez jarraian kobratu ahal izango da.

Laguntzok bateragarriak dira Gaztelagun programarekin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin, Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarekin, etxebizitza gastuetarako prestazio osagarriarekin edota gizarte-larrialdietarako laguntzekin, besteak beste.

Grafikoa: EITB Media

Nola eskatu?

Eskaera online edo aurrez aurre eskatu ahalko dira. Zalantzarik izatekotan, WhatsApp bidez erantzungo dizkizute 646 10 91 26 telefono zenbakian. 

Eskaera internet bidez egiteko B@kQ ziurtagiri elektronikoa izan beharko duzu —Izenperen webgunean eskuragarri—, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan sartu.  

Aurrez aurreko eskaeren kasuan, Zuzenenean bulegoetara jo beharko duzu. 

Zein dokumentazio aurkeztuta?

- Alokairu edo salerosketaren kontratuaren kopia. 

- Alokairu errenta, hipoteka edo mailegu pertsonalaren azken ordainketaren egiaztagiria. 

Baldintzak eta bateraezintasunak

- 25 eta 29 urte artean izatea.

- Urteroko errenta 3.000 eta 28.000 euro artekoa izatea.

- Alokairu edota etxebizitza salerosketaren kontratua egiaztatzea. 

- Eskaera egin aurretik urtebete gutxienez, EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea, edo azken 10 urteetan Euskadin hiru urtez jarraian erroldatuta egon izana egiaztatzea.

Grafikoa: EITB Media

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Etxebizitza Dirulaguntzak