Ekonomia -

EAE-n

Pentsioak % 2,9 hazi dira abuztuan, 1.027 eurora arte

Lurraldeka, Arabako batez besteko pentsioa 1.038,82 eurokoa da ( iaz baino % 3 gehiago), Bizkaian, berriz, 1.037,76koa (% 2,8ko gehikuntza), eta Gipuzkoan 1.006,07koa (% 3,1 gehiago).

Pentsiodunak. Argazkia: Efe
Pentsiodunak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko datuekin alderatuz, pentsioak % 2,9 hazi dira batez beste abuztu honetan Euskadin, eta 1.027,15 eurotan kokatu dira. Estatuan, berriz, 831,54 eurokoa da batez bestekoa, Ogasun Institutuak eskainitako datuen arabera. Gaur egun 508.851 pentsiodun daude Euskadin, eta datu horrek erakusten du aurten % 1,2ko gehikuntza izan dela. Lurraldeka, Arabako batez besteko pentsioa 1.038,82 eurokoa da (iaz baino % 3 gehiago), Bizkaian, berriz, 1.037,76koa (% 2,8ko gehikuntza), eta Gipuzkoan 1.006.07koa (% 3,1 gehiago).

315.264 erretiro-pentsio Abuztuan 315.264 erretiro-pentsio ordaindu dira Euskadin, batez beste 1.174 euroko zenbatekoarekin. Alarguntza pentsioen zerrendan 133.118 pentsiodun daude, eta bakoitzak, batez beste, 711 euro jasotzen ditu. Lanerako ezintasun iraunkorra duten pertsonen zerrendan 44.241 lagun daude, eta bakoitzak 1.136 euro kobratzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea