Ekonomia -

Ez du koordainketarik nahi

Murrizketen aurkako helegiteekin aurrera egingo duela esan du Bengoak

Hauteskundeak aurreratu badituzte ere, osasun arloan izandako murrizketei aurre egiteko estrategiari eutsiko diotela iragarri du Osasun sailburuak.

Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa Osasun sailburuak ostiral honetan esan duenez, hauteskundeak aurreratu badituzte ere, osasun arloan izandako murrizketei aurre egiteko estrategiari eutsiko dio. Hori dela eta, irailean edo urrian murrizketei eta sendagaien koordainketari helegiteak aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak.

Sendagaien koordainketari harira, Auzitegi Konstituzionalak Eusko Jaurlaritzaren alde ebaztea espero du. Gasteizko Exekutiboak Mariano Rajoyren neurria ez ezartzeko helegitea aurkeztu zuen. Zentzu honetan, Bengoak osasun arloan eredu propioa eraikitzeko Euskadik duen gaitasuna defendatu du. "Legealdi osoan zehar murrizketak egiten badituzte, osasen sistema publikoa hondatuko dute", ohartarazi du.

Osasen sailburuak "eztabaidarik gabe" inposatutako neurriak salatu ditu, "erkidegoak mendean hartzen saiatzen dira". Halaber, Euskadik hitzartutako % 1,5eko defizita beteko duela gogoratu du.

"Alor pribatuaren mesedean, Osasun Sistema Nazionalaren aurkako konspirazioa ote dagoen" galdetu dio Bengoak bere buruari. "Horrela bada, datozen hilabeteetan horren seinaleak izando ditugu", iragarri du Bengoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea