Ekonomia -

Volkswagenen jabetza

Seat-ek 189.200 auto saldu ditu uztailera arte, % 12,2 gutxiago

Dena den, salmentek portaera ona izan dute Mexikon, % 21,8ko hazkundea izan baitute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen auto fabrikatzaile alemaniarrarena den Seat marka espainiarrak 189.200 auto saldu ditu urtearen lehenengo zazpi hilabeteetan, 2011 urteko epe berdinean baino % 12,2 gutxiago.

Volkswagenek prentsa ohar baten bitartez azaldu duenez, “merkatuaren egoera zaila dela eta”, Seat-en salmentak % 17,2 jaitsi dira Europan, zazpi hilabete hauetan 160.400 auto salduz.

Dena den, salmentek portaera ona izan dute Mexikon, % 21,8ko hazkundea izan baitute.

34.400 unitate

Alemanian ere salmentak hobetu ditu espainiar markak, orain arte % 11,4ko hazkundea izan baitu 34.400 auto salduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea