Krisi Ekonomikoa -

Eskakizun berriak

400 euroak eskatzeko 30 egunez lana bilatzea beharrezkoa izango da

Prepara plana hirugarrenez luzatu du Gobernuak Errege Lege Dekretuaren bitartez. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute jada eta bihar sartuko da indarrean.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bestelako sarrerarik ez duten eta 400 euroak jasotzeko langabeek gutxienez 30 egunez lana bilatu behar izango dute. Gobernuak eskakizun berriak ezarri ditu, eta besteak beste, Udalek edo erkidegoek beste laguntzarik jasotzen ez dutela berretsi beharko dute.

Errege Lege Dekretu berriak hirugarrenez luzatu du Prepara plana. Gaur argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak eta bihar sartuko da indarrean, gainera, atzeraeraginezko izaera izango du abuztuaren 16tik.

Bestelako sarrerarik ez duten langabeentzat azken 18 hilabeteetatik gutxienez 12tan lana aurkitzeko zerrendatan egotea eskatuko zaie.

Diru laguntza amaitzerakoan, langabeek "gutxienez 30 egunez aktiboki lana bilatu beharko dute", eta 400 euroak eskatzeko unean frogatu beharko dute.

Lan Ministerioko iturrien arabera, froga gisa egun batzuetako lanak balio dezake. Efe agentziari Ministerioak adierazi dionaren arabera, egun gutxiko lan bat aurkituz gero, Prepara planean sobratutako zatia jaso ahal izango da, izan ere, orain arte, lana aurkituz gero, diru laguntza hori bertan behera gelditzen zen.

Gainera, erkidegoak edo udalak igorritako ziurtagiri bat behar izango da "familiako kide guztien diru sarrerak" adieraziz.

Ministro kontseiluak Prepara plana sei hilabetez luzatzea onartu zuen atzo. Baina baldintza berriak ezarri dituzte, besteak beste, etxe berean bizi diren kide guztien diru sarrerak aintzat hartuko dira norbaiti 400 euroko laguntza emateko edo ukatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea