Ekonomia -

Altxor Publikoa

Espainiaren altxor letrak, maiatzetik saldu diren interes baxuenean

Altxor Publikoak 1.674,14 milioi euro lortu ditu 3 hilabeterako letren bidez, eta 1.933,14 milioi euro, sei hilabeterakoen bidez.

Altxor Publikoa saldu du.
Altxor Publikoa saldu du.
Altxor Publikoa saldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altxor Publikoak 3.607,28 milioi euro esleitu ditu hiru eta sei hilabeterako letratan eta batez besteko interesak nabarmen jaitsi dira.

Aurreikusitakoa baino gehiago lortu dute, % 0,946 eta % 2,026ko interesean. Uztaileko enkantearekin alderatuta, interes-tasa baxuagoak dira, % 2,43 eta % 3,691ko interesean esleitu baitzituzten orduan.

Merkatuen barealdia aprobetxatu du Altxorrak eta esleitu dituen letrak onuragarriak dira, batik bat hiru hilabetekoak, interesa % 1etik jaistea eta ia puntu eta erdi gutxitzea lortu duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea