Ekonomia -

Espainiako datuak

Urte arteko inflazioak % 0,5 egin du gora abuztuan, % 2,7raino

Erregaien eta lubrifikatzaileen garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen gorakada.

Urte arteko inflazioak % 0,5 egin du gora abuztuan, % 2,7raino. Argazkia: EITB
Urte arteko inflazioak % 0,5 egin du gora abuztuan, % 2,7raino.
Urte arteko inflazioak % 0,5 egin du gora abuztuan, % 2,7raino. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioak aparteko gorakada izan du abuztuan eta % 0,5 egin du gora, % 2,7raino, Espainiako Estatistika Institutuak Kontsumorako Prezioen Indize aurreratuan oinarrituta jakitera eman duenez.

Erregaien eta lubrifikatzaileen garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen gorakada.

Era berean, KPI armonizatuaren (Eurogune osoan irizpide berberarekin kalkulatzen dena) datua ere zabaldu du Estatistika Institutuak, eta kasu horretan ere, inflazioa % 2,7koa da, abuztuan bost hamarren igota.

Dena dela, KPIren behin betiko datua irailaren 12an emango dute, baina normalean ez du aldaketa handirik izaten, eta KPI aurreratuaren berdina izaten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea