Krisi Ekonomikoa -

Balantzea

Jaurlaritzak 'herentzia pozoitua' utzi izana egotzi dio EAJri

Carlos Aguirre sailburuaren esanetan, alderdi jeltzaleak 2.800 milioi euroko "zuloa" utzi zuen diru-bilketan.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. EITB
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. EITB
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak "herentzia pozoitua" utzi izana egotzi dio EAJri. Izan ere, horren esanetan, "Aurrekontuek gainez egin zieten" jeltzaleei azken legegintzaldian.

Aguirrenk agerraldia egin du Gasteizen, Jaurlaritzaren bideragarritasuna defendatzeko, EAJk "porrot arriskuaz" ohartarazi eta gero.

Sailburuaren hitzetan, azken legegintzaldian, EAJ agintean zegoenan, gastua % 10 hazten zen urtetik urtera, eta defizita % 4ra iritsi zen. "Diru-bilketa kiebran zegoen, [EAJk] 2.800 milioi euroko zuloa utzi baitzuen", gaineratu du.

Aguirrek "zuzenketak" egin behar izan dituztela azaldu du, eta, beraz, EAJk "porrot arriskua" egotzi izana "lotsagarri"tzat jo du.

Egoera ekonomikoa

Sailburuak ezeztatu du Eusko Jaurlaritzaren finantza egoera txarra denik, eta bere bulegoko eta enpresa publiko garrantzitsuenetako abuztuaren 20ko datuak eman ditu: 1.103 milioi euro zeuden. Hori dela eta, Aguirrek gaineratu du Eusko Jaurlaritzak “diru tentsiorik gabe” bukatuko duela urtea.

Aurten Gobernuak % 1,5eko defizita beteko duela berretsi du sailburuak, “ongizate estatuaren zerbitzuak eta laguntzak murriztu beharrik gabe, Estatutik nahi duten bezala”, gehitu du.

Gobernuaren kudeaketa txarrari buruzko kritikez adierazi du “desoreka finantzarioak” aurreko legegintzaldiak sortu zituela. Aurreko agintariei gastu publikoa "gehiegi igotzea"  leporatu die Ekonomia sailburuak. Gastu publikoa 2005 eta 2009 urteen artean, % 41 igo zutela adierazi du, euskal ekonomiak bakarrik % 12,7 gora egin zuen bitartean.

2001 eta 2007ko EAEko aurrekontu orokorrak bikoiztu egin zirela gogoratu ostean, Agirrek esan du 2005 eta 2009 urteen artean osasun, hezkuntza eta langileen gastuak % 50, % 40 eta % 35 gora egin zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea