Krisi Ekonomikoa -

Ministroen Kontseilua

Rajoyren Gobernuak 'banku txarra'ren araudia onartuko du

Hirugarren finantza erreforma izango da, 100.000 milioiko laguntza jaso ahal izateko. Kaudimen baldintzak gogortuko dira eta bideragarriak ez diren bankuen likidazioa aurreikusten da.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak finantza sektorearen hirugarren erreforma onartuko du gaur. Erreforma horrekin, gogortu egingo dira bankuen kaudimen baldintzak, aktibo kutsakorrak "banku txar" batera baztertzea aurreikusten du eta ateak irekitzen dizkio bideragarritasuna galdu duten bankuak likidatzeari.

Errege dekretua Bruselaren baldintza bat da 100.000 milioi euroko laguntza eskuratu ahal izateko. Erreformak botere handia ematen dio FROB izeneko Berregituraketa Funtsari, eta hemendik aurrera esku hartu ahal izango du finantza erakundeen arazoak konpontzeko.

Finantza erakundeen berregituraketak eta likidazioak, hala ere, galerak ekarriko ditu akziodunentzat eta bazkideentzat, eta bigarren maila batean, hartzekodunentzat.

"Banku txarra"

"Banku txarra"ren sorkuntza da errege dekretuaren berritasun nagusietako bat. Horri esker, finantza erakundeen aktibo kutsakorrak isolatu ahal izango dituzte eta inoiz ez dituzte zergadunek ordainduko, Luis de Guindos Ekonomia ministroak jakitera eman duenez.

Banku hori azaroan jarriko da martxan, higiezinen aktiboek jasotzen duten balorazioa eta finantzatzeko modua jakin ostean.

Lehentasunezko partizipazioak

Erret dekretuaren arabera, Bankian, Catalunya Caixan, Novagalician eta Banco de Valencian lehentasunezko partizipazioak eta zorra erosi zituzten partikularrek nahitaez onartu beharko dituzte FROBen baldintzak, eta soilik Auzitegi Nazionalera jo ahal izango dute galerak salatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea