Ekonomia -
Astelehenetik aurrera
Babes ofizialeko etxebizitzen lurzorua erosteko aukera, zabalik
Etxebizitzen jabetza osoa eskuratu ostean, jabeek ez dituzte etxebizitzak 75 urteren buruan galduko.
Erredakzioa
Azalera-eskubideko babes ofizialeko etxebizitzen titularrek lurzorua erosteko eskabideak aurkezteko epea irailaren 3an hasi eta azaroaren 30ean amaituko da.
Prozedura 19.735 etxebizitza, merkataritzako lokal eta eranskinei dago irekia. Lurzorua erosi ahal izateko gehieneko diru-sarrera haztatuak ez dira izango 50.000 eurotik gorakoak.
Horrela, azalera-eskubideko etxebizitzen jabeek etxebizitzen jabetza osoa eskuratu ahal izango dute; hori dela-eta, ez dituzte etxebizitzak galduko 75 urteren buruan, eta horrekin batera, etxebizitzaren balioa ez da urteak igaro ahala murriztuko.
Lurzoruaren batez besteko prezioa 16.000 eta 7.600 euro artekoa izango da etxebizitzen titularrentzat. Atxiki gabeko garajeen titularrentzat 1.500 eta 1.400 artekoa izango da, eta merkataritzako lokalen titularrentzat 13.000 eta 11.300 artekoa. Gobernuak alokairua bultzatzeko erabiliko ditu horrela lortutako diru-sarrerak.