Ekonomia -
Finantza erakundeak
Bankinterrek 201 milioi euro irabazi ditu martxora arte, iazko aldi berean baino % 9 gehiago
Irabaziak lortu ditu Bankinterrek lehen hiruhilekoan, Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako aparteko zergagatik 95 milioi euro (% 23 gehiago) ordaindu behar izan baditu ere.
Agentziak | EiTB Media
Bankinter finantza erakundeak 201 milioi euroko irabazi garbiekin itxi du urteko lehen hiruhilekoa. Horrek esan nahi du etekina iazko lehen hiru hiruhilekoetan baino % 9 handiagoa izan dela aurten, banketxeak gaur ezagutarazitako emaitzen arabera.
Beraz, irabaziak lortu ditu Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako aparteko zergaren bidez 95 milioi euro ordaindu behar izan baditu ere. Kopuru hori iaz ordaindutakoa baino % 23 gehiago da.
Diru-sarrerak (marjina gordina) % 7 egin zuten gora, 659 milioi eurora arte. Halaber, interesen marjinaren hazkundea % 11koa izan zen, 578 milioiraino.