Ekonomia -

Hiruhileko honetan

Merkatuaren batasun lege bat prestatzen ari da Gobernua

"Araudien korapiloa" askatzea izango du helburu, Saenz de Santamariaren esanetan.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearen esanetan, Gobernuak lege berri bat prestatzea izango du helburuetako bat hiruhileko honetan, autonomia erkidegoetako araudi ezberdinek eragiten duten “korapiloa” askatu eta operadore ekonomikoaren onurak bilatzeko.

Operadore ekonomikoek Estatuko organo bateratu bat izatea ahalbidetu nahi dute.

"Jokabide arau nagusi" batzuk jarri nahi direla esan du presidenteordeak, betiere ekonomian jarduten dutenen onurak bilatuz.

Saenz de Santamariak azpimarratu duenez, "Espainian zailtasun handiagoa dago legeei kalitatea emateko" eta "beharrezko eta zuzenak diren" arauak onartzeko, "legeak egiteko ahalmena duten agenteak (autonomia erkidegoetako parlamentuak) asko direlako".

Horregatik, lege berria "araudien nahaste-borrastea" errazteko asmoz eta "erkidego ezberdinetan jardun behar dutenentzako", pentsatu dutela adierazi du.

Munduko Bankuak negozio bat irekitzeko zailtasunak dituzten herrialdeen zerrendan, 148tik 33. postuan jarri du Espainia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea