Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

CCOO eta UGT Espainia eta Alemaniaren arteko goi-bilerara joango dira

Toxo eta Mendez Espainiak eta Alemaniak datorren ostegunean egingo duten goi-bilerara joango dira, krisi ekonomikoaren aurrean Europak politikak aldatzeko eskatu eta alternatibak aurkezteko.

Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez. Artxiboko irudia: EFE.
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez. Artxiboko irudia: EFE.
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez. Artxiboko irudia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGTko idazkari nagusiek eskerrak eman dizkiete Alemaniako sindikatuei Gobernuarekin bitartekaritza lanak egin dituztelako. Horrela, Angela Merkel eta Mariano Rajoy presidenteek ostegunean gidatuko duten goi-bileran tarte bat izango dute.

Sindikatuek orain dela egun gutxi batzuk jaso zuten gonbidapena, eta CCOOko idazkari nagusiaren arabera, gonbidapena Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) bultzatu beharra dagoela adierazteko baliatuko dute.

Ildo beretik, Mendezek nabarmendu du I+G+B politika beharrezkoa dela, baina, horretaz gain, produkzio eredua aldatu beharra dagoela esan du, eta inbertsio publikoak duen garrantzia aitortu.

Greziako egoera

Troikak Grezian lanaldia 6 egunetara luzatzeko gomendatu izanaz ere mintzatu dira sindikatuetako buruak. Toxoren ustez, Greziako langileak ezin dituzte gehiago esplotatu, ezta Espainia, Portugal, Irlanda eta Italiakoa ere.

Horren harira, Mendezek gaineratu du troikaren neurriak izugarriak direla, “gogorrak eta irrazionalak” direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea