Ekonomia -
URTE ARTEKO DATUAK
Etxebizitzen salerosketa % 25,9 jaitsi da Euskadin eta % 37,6 igo da Nafarroan, iazko martxoarekin alderatuta
Estatuan, oro har, beherakada % 19-3koa izan da. Soilik Nafarroak eta Kantabriak izan dituzte salerosketa-gorakadak.
Agentziak | EITB MEDIA
Etxebizitzen salerosketak behera egin du berriro Euskadin, 1.500 etxebizitza saldu baitira, hau da, % 25,9ko jaitsiera izan da martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko hilabete beraren aldean.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan zabaldutako datuak dira, eta bat datoz Estatuan oro har izandako beherakadarekin (% 19,3 gutxiago).
Martxoan, mota guztietako 7.231 finka eskualdatu ziren Euskadin: 2.967 etxebizitza, 2.827 hiri-finka (bulegoak, garajeak eta trastelekuak) eta 125 orube, gehi 1.312 landa-finka.
Eskualdatutako 2.967 etxebizitzetatik, 1.500 salerosketaz izan ziren, beste 890 etxebizitza herentziaz eskualdatu ziren, 55 dohaintzaz, 8 trukaketaz eta beste 514 bestelako transakzioez.
Bi erkidegok soilik saldu zituzten martxoan 2023ko hilabete berean baino etxebizitza gehiago. Nafarroan (% 37,6) eta Kantabrian (% 3,5) izan ziren gorakadak.