Ekonomia -

Lan istripua

Gizon bat oso larri zauritu da Bergaran gertatutako lan istripu batean

Lan ezbeharra ostegunean gertatu zen, eta langilea kamioi baten zamak azpian harrapatuta gelditu zen.

Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 enpresa. Irudia: Embalan 3
Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 enpresa. Irudia: Embalan 3
Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 enpresa. Irudia: Embalan 3

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo gizonezko langile bat larri zauritu zen Bergaran gertatutako lan istripu batean, kamioi baten zama gainera erori eta azpian harrapatuta, gaur LAB sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez.

Bergarako Embalan 3 enpresan zamatze lanak egiten ari zirela, kabinan zegoen garraiolaria konturatu zen langileari zama gainera erori zitzaiola.

Zamatze lanak "hainbat arrisku" eragiten dituela nabarmendu ostean, LABek salatu du istripu horretan larriki zauritutako langilea "bakarrik" ari zela prozesu guztia egiten.

Lan osasunerako araudia betetzen ez duten enpresariek "langileak hiltzen" dituztela salatu du irmoki LABek, eta horrelako gertaerak "zigorgabe" ezin direla geratu nabarmendu du.

Hori guztia dela eta, enpresei eskatu die zama lanak egiteko prozedurak garatzeko eta langileen "arriskuak aurreikusi" eta "beharrezkoak diren neurri guztiak" ezartzeko. 

Bestalde, araudia betetzen ez duten enpresarien "konplize" izatea leporatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari. Sindikatuaren esanetan, Osalan "inolako ahalmenik ez duen aholkularitza" bilakatu da eta "lan ikuskaritza apenas ikuskaririk gabe" gelditu da.

Datorren asteartean, maiatzak 28, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE-Etxalde sindikatuek mobilizazioa deitu dute Bergarako Larramendi industrialdean, 12:30ean, azken lan istripua salatzeko.

LABen kontaketaren arabera, aurten lanean hildako 24 pertsona hil dira eta ehunka zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Bergara Albisteak