Krisi Ekonomikoa -

PSOEren Batzorde Federala

'Rajoyren gaitasunik eta sentikortasunik ezak erreskatera garamatza'

Rubalcabak Kataluniaren eta gainontzeko "lurraldeen arteko tentsioa gora doala" ikusten du, fiskalitatearekin eta finantzekin lotutako arrazoiengatik.

Zergak "gehien dutenei" igotzearen alde agertu da Rubalkaba. Efe.
Zergak "gehien dutenei" igotzearen alde agertu da Rubalkaba. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko liderrak gogor kritikatu du Mariano Rajoyren Gobernuaren "gaitasunik eta sentikortasunik eza". Halaber, Espainiak erreskatea behar izatea Rajoyk azken hilabeteetan egindako "okerren, zalantzen eta desegokitasunen" ondorioa dela esan du, eta, dagoeneko, eskubiaren kudeaketa onaren mitoa hautsi egin dela ere azpimarratu du.

Rubalcabak PSOEren Batzorde Federalean egindako hitzaldian egin ditu adierazpenok. Kantabriarra lehen aldiz aritu da Batzordearen aurrean, alderdiko idazkari nagusia izendatu zutenetik. Hitzaldia ateak itxita egin du eta esandakoak Elena Valencianok azaldu ditu prentsaurrekoan.

Idazkari nagusiak bere hitzaldia azpimarratu duen bezala, Exekutiboak azaroaren 20ko hauteskundeetan lortutako gehiengo politikoari eusten dio, baina gehiengo soziala galdu du.

"Lurraldeen arteko tentsioa"

Lurraldeen arteko tentsioa gora egiten ari dela ohartarazi du Rubalcabak, batez ere Kataluniaren eta gainontzeko lurraldeen artekoa. Tentsio horren iturria fiskalitatean eta finantzatan dago eta konponbidean "PSCk zeresan handia du", sozialisten liderraren hitzetan.

Gauzak horrela, PSOEri Kataluniako sozialistak ulertzeko eta babesa agertzeko eskatu dio Rubalcabak, eta PSCk egiten duena Espainiarentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du, CiU eta PP "elkarrekin akordioak egiten ari direlako" Katalunian eta Diputatuen Kongresuan.

Erreforma fiskala

PSOEko idazkari nagusiak esandakoaren arabera, sozialistek erreforma fiskal sakon baten alde egingo dute. Horretarako, zerga guztiak aldatuko dituzte "gehien dutenek, gehien irabazten dutenek eta gehien jarausten dutenek" gehiago ordain dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea