Ekonomia -

Biospain 2012

Biozientziako ordezkari nagusiak bilduko dira Euskadin

Sektorearen enpresen % 8 EAEn daude, eta hauek, Espainia osoan segmentu honen inguruan egiten diren produktu guztien % 25 merkaturatzen dituzte.

Kongresua BECen egingo da.
Kongresua BECen egingo da.
Kongresua BECen egingo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biozientziako nazioarteko ordezkari nagusiak BECen (Barakaldo) bilduko dira irailaren 19tik 21era egingo den Biospain 2012 kongresuan, sektoreak mundu mailan egiten duen ekitaldi garrantzitsuenetakoan.

Bi urtero egiten dute eta Tomas Orbea SPRIko zuzendari orokorrak aurkeztu du Bilbon, Regina Revilla Bioenpresen Espainiako Elkartearen presidentearekin batera.

Bilera EAEn egitearen arrazoia sektoreak erkidegoan duen garrantzia da, izan ere, azken urteetan erkidegoko erakundeek sektorea bultzatu dutela nabarmendu dute ekimena sustatu dutenek.

Orbeak azaldu duenez, sektorearen enpresen % 8 EAEn dauden, eta hauek, Espainian egiten diren produktu guztien % 25 merkaturatzen dituzte.

1.500 laguni lana zuzenean ematen dieten 70 enpresa direla esan dute, eta zeharka beste 1.500 laguni. 2010. urtean 300 milioi euro fakturatu zituzten eta horren % 2 I+G+I ikerketa eta garapenarekin lotuta zegoela nabarmendu dute.

Kongresuan parte hartuko duten enpresen % 31 atzerrikoak izango dira. Era honetan, nazioarteko presentzia % 14 areagotuko da. Bisitari profesional eta enpresen kopurua ere % 10 eta % 17 haziko da, hurrenez hurren. Barakaldoko BECen egingo da kongresua eta sektoreko lagun ospetsuen hitzaldiak, 216 enpresen merkataritza erakusketa bat eta 4.500 bilera inguru egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea