Krisi Ekonomikoa -

Lan erregulazioko espedientea

Bizkaiko egoitza itxi eta 170 langile kaleratuko ditu Formica enpresak

Ekoizpena bertan behera utziko dute Galdakaoko egoitzan, eta 35 langile bakarrik geratuko dira bertan, administrazio lanetan. Valentziako egoitzara joateko aukera emango diete zenbait langileri.

Protestask Galdakaoko Formica enpresan. EITB
170 langile kaleratuko dituzte Galdakaoko Formica enpresan, eta protestak deitu dituzte langileek
Formicak Galdakaoko lantegia itxi eta 170 langile kaleratuko ditu

01:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Formica enpresako jabeek Galdakaoko lantegia itxi nahi dute. Gaur goizean bertan, enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu diete bertako langileei, Bizkaiko egoitza ixteko, eta, egun dauden 205 langileetatik 169 geratuko dira kalean. Gainerakoak bertan mantenduko dituzte, administrazio lanetan.

Multinazionalaren presidenteak ohar batean jakinarazi duenez, salmentak Espainian asko jaitsi direlako itxiko dute Galdakako lantegia. Hala, Bizkaian ekoizpena eten eta Valentziara eraman nahi dute. Halaber, zenbait langileri Valentziara joateko aukera emango diela iragarri du enpresak.

Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin bilera egin baino lehen

Jose Luis Velez enpresa batzordeko presidentearen hitzetan, ''kolpe latza'' izan da enplegua erregulatzeko espedientea. Espero zutela onartu du Velezek, eta enpresak Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin hilaren 13an egin behar duen bileraren aurretik aurkeztu izanak itxaropenik uzten ez diela gaineratu du.

Enpresa batzordeko ordezkariak azaldu duenez, urria eta azaroa bitartean kaleratuko dituzte langileak.

Kaleratzeak gehiago izango direla uste du ELAk

ELA sindikatuak, bestalde, guztira 20 lanposturi bakarrik eutsiko dietela uste du. Espedienteak 185 langileri eragingo diela salatu du sindikatuak ohar batean.

Halaber, enpresari enplegua erregulatzeko espedientea bertan behera uztea exijitzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Galdakaoko Udalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea