Krisi Ekonomikoa -

CCOO eta UGT

Rajoy erreskatearen baldintzak negoziatzen ari da, sindikatuen arabera

Herritarrei egia ezkutatzeari uzteko eskatu diote CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek Gobernuko presidenteari.

Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez. EFE
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez.
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiaren eta Candido Mendez UGTkoaren arabera, Gobernua Europar Batasunarekin, Europako Banku Zentralarekin eta Angela Merkel berarekin ere Espainiaren erreskatearen baldintzak negoziatzen ari da. Horregatik, herritarrei ezkutatzeari uzteko eskatu diote Rajoyri.

Batzar Sozialak deitutako prentsaurrekoan parte hartu dute hilaren 15ean Madrilen murrizketen kontra egingo den manifestazioaren xehetasunak azaltzeko.

Bertan, "asteetan zehar negoziatzen ari den erreskatearen baldintzak ezin dira gehiago ezkutatu", salatu du Toxok.

Ildo honetan, besteak beste, Angela Merkelekin, Europako Banku Zentralarekin, Europako Batzordearekin eta segururenik, Europako beste gobernuekin negoziatzen ari dela esan du.

Rajoyren Gobernuaren azalpen eza, urriaren 21eko Galiziako eta EAEko hauteskundeen aurretik erreskatea ezkutatzean datza, bere iritziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea