Ekonomia -
KPI
Prezioak % 0,6 garestitu ziren abuztuan, EAEn
Espainian % 0,5eko igoera izan du urte arteko tasak, 2010eko martxotik izan duen gorakada handiena.
Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,6ko gorakada izan du abuztuan, EAEn, aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa % 2,4ean geratu da, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
Abuztuan Garraio, Aisialdi eta Kultura sektoreak garestitu ziren gehien 2011ko datuekin konparatuta; baina edari alkoholdunak, tabakoa eta etxebizitza garestitu dira gehien iazko hilabetearekin alderatuz gero.
Espainiako datuak
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 2,7an geratu zen abuztuan, uztailean baino % 0,5 gorago, erregaien garestitzeagatik batez ere.
Urteko maila altuenean kokatu da urte arteko tasa, eta 2010eko martxotik izan duen gorakada handiena jasan du.
Hilabete arteko datuaren harira, KPI sei hamarren hazi zen uztailetik abuztura, garraioko prezioen gorakadagatik batik bat.