Krisi Ekonomikoa -

Asanblea

Erreskatearen aurrean 'Euskal Herria blindatzea' eskatu du LABek

Ainhoa Etxaide sindikatuaren idazkari nagusiaren ustez, planto egin behar zaio "Madriletik inposatzen den bankarekiko mendekotasunari".

LABek Gasteizen gaur egin duen manifestazioa. Argazkia: Efe
LABek Gasteizen gaur egin duen manifestazioa.
LABek Gasteizen gaur egin duen manifestazioa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusiak Espainiaren erreskatearen aurrean “Euskal Herria blindatzeko akordio batera iristea” eskatu die alderdi politikoei. Izan ere, Etxaideren arabera, planto egin behar zaio “Madriletik inposatzen den bankerekiko mendekotasunari”.

Etxaidek Arabako ordezkarien asanblean parte hartu du Gasteizen, eta horren ondoren manifestazioa egin dute Arabako hiriburuko kaleetan zehar, LABek, ELAk, STEE-EILASek eta beste sindikatu batzuek irailaren 26rako deitu duten greba orokorra aldarrikatzeko.

Mariango Rajoyren Gobernua “negoziatzen ari den interbentzioa” gizartearentzat “oso txarra” izango dela ohartarazi du buruzagi sindikalak, eta “behingoz” Euskal Herriak “kapitalaren zerbitzupean egon gabe” bere politika “propioak” egiteko gaitasuna izan behar duela azpimarratu du.

Etxaidek greba orokorrean parte hartzeko deia egin die langileei, murrizketen kontrako “mobilizazio handia” izan dadin.

Ekonomiaren egoera txarra murrizketa politiken ondorio dela uste du, baita Jaurlaritzarena ere. Izan ere, Jaurlaritzaren murrizketak “borondatez” egindakoak direla, eta ez direla inposatuak, esan du. “Ez dute egiten behartuta daudelako, haien jarrera politikoa delako baizik”, salatu du Etxaidek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea