Krisi Ekonomikoa -

% 1,5eko muga

Euskadik Estatuko defizit baxuenarekin itxi du lehen seihilekoa: %0,19

Nafarroak, berriz, daturik altuena (% 2,50) du, dinamika fiskal ''ezberdinengatik". Batez beste, erkidegoek % 0,77ko defizitarekin itxi dute lehen seihilekoa: 8.063 milioi euroko defizita izan dute.

Cristobal Montoro. EFE
Cristobal Montoro.
Cristobal Montoro. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Produktu Gordinaren % 0,77ko defizitarekin itxi dute autonomia erkidegoek lehen seihilekoa. Joan den urtean, % 1,64koa izan zen ekaina arteko defizita.

Hori iragarri du Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak, prentsaurrekoan.

Estatu mailako kontabilitate datuak kontuan hartuta, 8.063 milioiko defizita izan dute erkidegoek ekaina arte (BPGaren % 0,77). Aurrerapenak kontuan izan gabe eta zenbateko homogeneoak kontua izanda, berriz, 9.823 milioikoa izan da defizita, % 0,93koa, alegia.

Nafarroa, defizit handiena duen erkidegoaNafarroa (% 2,50), Extremadura (% 1,89) eta Murtzia (% 1,80) dira urteko lehen sei hilabeteotan defizit handiena izan duten erkidegoak.

Nafarroaren kasuan, erkidego horrek duen dinamika fiskal ''ezberdinak'' eta ordainketa egutegi propioak eragin dute datua. Baldintza horiek albo batera utzita, Nafarroak % 1,1eko defizita izango luke, Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatuko idazkariak azaldu duenez.

Hauek dira gainontzeko erkidegoen datuak: Andaluzia (% 1,27), Kanariak (% 1,24), Galizia (% 1,07), Kantabria (% 1,01), Gaztela eta Leon (% 0,87), Gaztela-Mantxa (% 0,73), Aragoi (% 0,68), Katalunia (% 0,59), Errioxa (% 0,55), Asturias (% 0,53), Madril (% 0,47), Balearrak (% 0,40), Valentzia (% 0,30) eta Euskadi ( % 0,19).2012ko lehen hiruhilekoa aurrekontuak orekatuta itxi zuten, eta, urte osorako, % 1,5eko muga dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea