Krisi Ekonomikoa -

Espainiako Bankuaren plana

Espainiak inoiz baino zor publiko handiagoa du: BPGren % 75,9

Euskadiren zorra (BPGren % 10,8) Estatuko batez bestea (% 14,2) baino txikiagoa da.

Espainiako Bankua. EFE
Espainiako Bankua. EFE
Espainiako Bankua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako administrazio publikoen zorra % 3,83 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuta. Hain zuzen ere, administrazioek 804.388 milioi euro zor dituzte, hots, BPGren % 75,9, inoiz baino gehiago.

Espainiako Bankuak azaldu duenez, hazkunde handiena Administrazio zentralean jazo da, horren zorrak % 4,40 egin baitu gora (617.504 milioi euro guztira, BPGren % 58,3).

Erkidegoen zorra % 2,85 igo da, 150.578 milioi euro arte (BPGren % 14,2).

Udalen zorra, baina, % 1,50 jaitsi da, 36.306 milioi euro arte (BPGren % 3,4).

Erkidego zorpetuena Katalunia da (43.954 milioi euro; BPGren % 22), eta ondoren Valentzia dago (21.364 milioi euro; BPGren 20,8).

EAEk 7.153 milioi euro zor ditu (BPGren % 10,8), hau da, Estatuko batez bestearen (% 14,2) azpitik.

Nafarroaren zorra 2.903 milioi eurokoa da (% 15,6).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea