Ekonomia -

Bidaia ofiziala

Bernabe Unda sailburua Txinara joan da euskal enpresei babesa ematera

Euskaditik Txinara egindako esportazioak % 80 igo dira bi urtean, eta dagoeneko euskal enpresen esportazio gehien jasotzen dituzten hamar herrialdeen artean dago.

Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua. Argazkia: IREKIA
Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua.
Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua. Argazkia: IREKIA

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Txinara abiatu da astelehen honetan, Asiako herrialdean ezarri berri diren euskal enpresei babesa emateko. Jaurlaritzatik adierazi dutenez, Euskaditik Txinara egindako esportazioak % 80 igo dira bi urtean.

Undaren bidaiaren helburua Txinan ezarri berri diren euskal enpresei laguntzea da, eta eskualdeetako agintariekin batera azken urteetan sinatutako lankidetza akordioen jarraipena egitea.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ohar bidez adierazi duenez, Euskadiren eta Txinaren arteko merkataritza arloko harremanak “ikaragarri” areagotu dira. Euskaditik Txinara egindako esportazioak 470 milioi eurora iritsi ziren 2011 urtean; horrek esan nahi du aurreko urtean baino %15,5 gehiago esportatu zela, eta %80 gehiago, 2009an esportaturikoaren (260 milioi) alderatuz gero. Horrela, Txina, euskal enpresen esportazio gehien jasotzen dituzten hamar herrialdeen artean dago, eta Europar Batasuneko hainbat estatu eta Brasil baino ez ditu aurretik.

Bidaiako egitaraua

Bernabe Undak Txinako zenbait eskualde-agintarirekin elkartzeko aprobetxatuko du bidaia, lankidetza-akordioak nola doazen ikusteko. Sailburua Jiangsu eskualdeko agintari gorenekin eta Qiandengeko alkatearekin elkartuko da, udal horrekin ere lankidetza-akordioa baitago sinatuta.

Undak Mondragon Korporazioak Kunshan hirian (Jiangsu probintzia) duen enpresa-parkea bisitatuko du. Izan ere, duela bi urte akordio bat sinatu zuten Txinako agintariekin, ondoko lursail bat atontzeko eta Mondragon taldetik kanpoko beste euskal enpresek ere ezartzeko modua izan zezaten. Akordio hura hasi da fruituak ematen, eta Ormazabal taldea dagoeneko hasi da han lanean.

Datozen egunetan, Undak Nanjing eskualdeko ekonomia-erakunde batzuk bisitatuko ditu, baita euskal enpresa-sektore batzuentzat interes berezia duten zenbait enpresa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea