Krisi Ekonomikoa -

Andoain

Inquitex enpresako 70 langile kalean geratu dira

110 langile zituen enpresak. Maiatzean iraungitze prozesua abiatu zuen.

Andoaingo Inquitex (Industrias Quimicas Textiles) enpresa EITB
Andoaingo Inquitex (Industrias Quimicas Textiles) enpresa
Andoaingo Inquitex (Industrias Quimicas Textiles) enpresa EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaingo Inquitex (Industrias Quimicas Textiles) enpresako 70 langile kalean daude dagoeneko, noticiasdegipuzkoa.com webguneak jasotzen duenez. Enpresak 110 langile zituen, eta horietatik 70 geratu dira kalean. Beste 40 lagunek lanean jarraituko dute, urrian enpresaren jarduera bukatutzat eman arte.Maiatzean iraungitze prozesua abiatu zuen Inquitex enpresak. Automozio industriarako poliester ehuna jorratzen zuten, eta Estatu mailan ekoizle nagusiena zen Inquitex. Finantza-babesa lortzeko zailtasunek eta arazo ekonomikoek bultzatu zuten erabakia, enpresak iragarri zuenez.2009an hartzekodunen konkurtsoari egin zion aurre, eta azken bi urteotan bost milioi euro inguruko inbertsioak bultzatu ditu, jarduera bultzatu eta Alemaniako bazkide batekin enpresa mistoa eratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea