Krisi Ekonomikoa -

Agerraldia

Nafarroako Gobernua: 'Ez dago sistemari eusteko dirurik'

Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren ustez, derrigorrezkoa da diru gehiago biltzea, eta zerga sistema berri baten alde egin du. Oposizioak ez du irtenbiderik ikusten plan horretan.

Nafarroako Parlamentua (artxiboko irudia). EFE
Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentua (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan 'ez dago dirurik egungo ongizate estatu ereduari eusteko', Lourdes Goicoechea Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ostegun honetan onartu duenez. Diru-sarrera publikoak gehitzeko, sistema fiskal berri baten alde eta ekonomia suspertzearen alde egin du.

Parlamentuan egin du agerraldia, PSNk, Bilduk eta PPk eskatuta. Nafarroako 2012ko BPGak % 1,5 egingo du behera, kontseilariak azaldu duenez, eta hurrengo urtekoak ere % 1,2 egingo du behera.

''Ekonomiarik gabe ez da egongo ongizate estaturik''', esan du Goicoecheak, eta, ''batzuetan gogokoak ez diren'', erabaki ''beharrezko'' batzuk hartzeko akordioak bilatzearen alde agertu da.

Erreforma fiskala

''Herritarrak itoko ez dituen'' erreforma fiskal baten alde egin du gaur Nafarroako Gobernuak. Hala, etxebizitza erosteagatik ezarri ohi den kenkaria birplanteatzea, Sozietate Zergaren gaineko pizgarri fiskalak berrikustea eta iruzur fiskalaren kontra gogor jotzea proposatu du.

Ekonomia pizteko neurriak

Nafarroako ekonomia pizteko hainbat neurri ari da aztertzen Gobernua: 40 enpresa berri sortzeko mailegu eta bermeak eskaintzea, ekintzaileei zuzendutako plan berriak eta kontratazioa bultzatzeko diru-laguntzak (gazteen, 45 urtetik gorakoen eta aspalditik langabezian daudenen kontratazioa bultzatu nahi dute).

Oposizioak ez du irtenbiderik ikusten plan horretan

PSNk, NaBaik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak ez dute irtenbiderik ikusten gaur aurkeztutako plan horretan, oposizioaren ustez, erreforma fiskal horrek ez baitie dirudunei gehiago eskatuko. UPNk bakarrik eman dio babesa planari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea