Ekonomia -

Murrizketen aurka

Sindikatu abertzaleek mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek larunbatean hiru hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko eta irailaren 26ko greba deialdiarekin bat egiteko deia egin die herritarrei.

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariak.
ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EFE
ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariek PPren gobernuak onartu dituen murrizketen aurka mobilizatzeko deia egin die euskal herritarrei; izan ere, sindikatuen iritziz, neurri horien helburua "oinarrizko zerbitzu publikoak desegitea, beste batzuk pribatizatzea eta lan eta gizarte eskubideak murriztea da".

Euskal sindikatuek larunbatean hiru hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko, irailaren 26ko greba-deialdiarekin bat egiteko, eta greba-eguneko protesta zaratatsuan ateratzeko deia egin dute, "kaleak murrizketen aurkako aldarriekin betetzeko".

Camino Saiz eta Olatz Andino STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariek hitz egin dute, gaur goizean, Donostiako Boulevardeko kioskoan, Donostialdeko ELA eta LAB sindikatuetako Amaia Colina eta Lourdes Eraso kideekin batera egin duten prentsaurrekoan. Stop Kaleratzeak taldeko, Oarsoaldeko Langabeen Batzarreko eta Bilgune Feministako kideak ere izan dira bertan. 

"Ezin dugu onartu biztanleen % 1ek eurentzako mesedegarriak diren politikak egitea, eta gobernuek guri bizkarra emanez eta gure interesen aurka gobernatzea". Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren jarrera kritikatu dute, sindikatuen iritziz, "horien laguntzarik gabe ez litzatekeelako posible izango murrizketak aurrera ateratzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea