Ekonomia -

Legealdi honetan

Gobernuak finantzaketa autonomikoaren eredua aldatuko du

Saenz de Santamariak azaldu duenez, erkidegoen finantzaketa aztertuko dute urriaren 2an egingo duten Presidenteen Batzarrean.

Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EITB
Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EITB
Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak iragarri duenez, Gobernuak erkidegoen finantzaketa aztertu eta aldatuko du legealdi honetan.

Erkidegoen finantzaketa urriaren 2an egingo duten Presidenteen Batzarrean aztertuko dutela esan du presidenteordeak.

Aste honetan bertan Rajoyk eta Artur Masek izan duten bileran, erkidegoak finantzatzeko eredua berrikusiko zutela ziurtatu zion Gobernuko presidenteak Generalitateko presidenteari, baina Masek proposatutako itun fiskala ez dela Konstituzioarekin bateragarria azaldu zion.

Presidenteordeak esan duenez, finantzaketa eredua "ez da onena, erkidego askoren ustez", eta PPk sistema hori ez zuela babestu nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea