Ekonomia -

Fiskalitatea

Atzera bota dute EAEko zerga sistemaren aurkako azken helegitea

Justiziak dagoeneko ebatzi ditu EAEko fiskalitatearen aurkako helegite guztiak. Denek porrot egin dute.

EAEko Auzitegi Nagusia. EITB
EAEko Auzitegi Nagusia. EITB
EAEko Auzitegi Nagusia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Gaztela eta Leongo erkidegoak Bizkaiko Aldundiaren 7/2008 foru arauaren aurka aurkeztutako helegitea.

Aste honetan bertan, Auzitegiak Errioxak aurkeztutako beste bi helegite ere errefusatu ditu. Horrenbestez, Justiziak EAEko zerga sistemaren aurkako auzi guztiak ebatzi ditu dagoeneko.

Foru Aldundiaren esanetan, gaurko erabakiak "berretsi" egin du Auzitegi Gorenaren eta EAEko Auzitegi Nagusiaren beraren beste hainbat epaik ere esandakoa: Euskadiko hiru Lurralde Historikoek bete egiten dituztela zerga eredu propioa izateko Europar Batasunak ezarritako baldintzak.

Orotara, Kontzertu Ekonomikoak eta elkarteen gaineko zergak zortzi helegite jaso dituzte, Errioxak, Gaztela eta Leonek eta Errioxako UGTk aurkeztuta, baina denek porrot egin dute, EAEko zerga sistemari "segurtasun juridikoa eta egonkortasuna" emanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea