Ekonomia -
NAFARROAKO AURREKONTUAK
Nafarroako Gobernuak 5.986 milioi euroko gastu-mugarekin onartu du aurrekontuen aurreproiektua
Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arastik aurreproiektu horren xehetasun esanguratsuenak azaldu ditu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako Gobernuak ostiral honetako ezohiko bilkuran onartu du 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua; guztira, 6.431,3 milioi eurokoa.
Aurrekontu global horren barruan, datorren ekitaldirako aurreikusitako gastu ez-finantzarioa 5.986,6 milioi eurokoa da, hau da, % 2,6ko igoera izan du 2024koarekin alderatuta.
Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu ditu aurreproiektu horren xehetasun esanguratsuenak, eta abiapuntutzat hartu ditu "gure Barne Produktu Gordina 2025ean % 1,8 haztea eta datorren urteko batez besteko inflazioa % 2,1era arte jaistea".