Ekonomia -

Aeronautika

Boeing konpainiak 17.000 langile kaleratuko ditu, langileen % 10 inguru

Konpainiako langileek greba abiatu zuten irailaren 13an, eta gaur-gaurkoz lan gatazkak ez dauka konpontzeko itxurarik. Horrez gain, azkenaldian Boeing hegazkin batzuek arazo teknikoak izan dituzte.

Boeing konpainiaren hegazkinak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Boeing konpainiaren hegazkinak, artxiboko irudi batean
Boeing konpainiaren hegazkinak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boeing hegazkin konpainia estatubatuarrak "datozen hilabeteetan" 17.000 langile kaleratuko dituela iragarri du, langileen % 10 inguru, hain zuzen ere.

Kelly Ortberg Boeing enpresako presidenteak langile guztiei zabaldutako gutun batean azaldu duenez, langile soilak ez ezik, gerenteak eta zuzendariak ere kaleratuko dituzte. Edozein kasutan, datorren astean informazio zehatzagoa emango dutela agindu du.

Konpainiako langileek greba abiatu zuten irailaren 13an, eta gaur-gaurkoz lan gatazkak ez dauka konpontzeko itxurarik. Horrez gain, azkenaldian Boeing hegazkin batzuek arazo teknikoak izan dituzte. 2024an bakarrik guztira 7 istripu izan dituzte, hildakorik izan ez bada ere. 

Kaleratzeak iragarri berritan, konpainiaren akzioak % 1,90 jaitsi dira Wall Street-eko Burtsan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak