Ekonomia -
CECAren datuen arabera
Kutxabankek 593 milioi euro galdu ditu uztaileko bezeroen gordailuetan
Banku honetako bezeroen gordailuak % 1,5 murriztu ziren uztailean. Hala ere, Kutxabank "guztiz kaudimenduna" dela jakinarazi du Exekutiboak eskatutako txosten batek.
Erredakzioa
Kutxabankek 593 milioi euro galdu ditu uztailean bezeroen gordailuengatik, CECA Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak zabaldutako datuen arabera. Halaber, BBK BANKek (Cajasur erosi ostean sortutako banku berria) beste 183 milioi euroen galera izan du.
Kutxabankeko bezeroen gordailuak 39.056 milioi eurotik 38.463 milioi eurora murriztu dira, hau da, % 1,5eko beherakada. BBK BANKen kasuan, beherakada % 1,7koa izan da, hots, 10.755 milioi eurotatik 10.572 milioi eurotara.
Hala ere, Kutxabankek "guztiz betetzen ditu ezarritako kaudimen neurriak", Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionaleko erakundeak aste honetan jakitera eman duenez, Espainiako bankuei balorazio prozesua egin ostean.
Hainbat aurrezki kutxek pairatzen dute hondatzeak bezeroen gordailuetan ere izan du eragina. Izan ere, hilabete bakarrean, uztailean, 24.069 milioi euro galdu zituzten. Alor osoari dagokionez, CECAk zabaldutako datuen arabera, bezeroen gordailuen beherakadaren erdia inguru Bankiari dagokio, 12.000 milioi euro.