Krisi Ekonomikoa -
Krisia larritzen
825 milioi gutxiago bilduko dira Euskadin, Arabako Ogasunaren arabera
Zuritaren arabera, bildutako diru-kopurua % 6 jaitsiko da. 130-140 milioi gutxiago bilduko dira Araban, 400 milioi gutxiago Bizkaian eta 285 milioi gutxiago helduko dira Gipuzkoako Ogasunera.
Erredakzioa
Jose Zurita Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru diputatuak esan duenez, 130-140 milioi euro gutxiago bilduko dituzte Araban, 400 gutxiago Bizkaian eta 285 gutxiago Gipuzkoan.
Zuritak adierazpenok egin ditu Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Zuzenak ez diren zergak % 14 jaitsi dira, eta zuzenak % 3. Halaber, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurreikuspenak ere Arabakoak “bazain txarrak” direla nabarmendu du.
Horren haritik, bildutako diru-kopurua % 6koa izango da, 130 eta 140 milioi euro artean Araban, 400 milioi Bizkaian eta 285 milioi Gipuzkoako Ogasunean.
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, bere alderdia “doikuntza neurriak hartzen ari da”, Arabako erakundearen bideragarritasuna ziurtatzeko asmoz. “Defizit irizpideak betetzen ez dituztenek ez dute krediturik izango, eta hori administrazio askori pasatuko zaie”, azaldu du.
Zerga-erreforma
Javier de Andresek azaldu duenez, bere alderdiak zerga-erreforma bat bultzatuko du, eta horrek PEFZri eta Sozietateen gaineko Zergari eragingo dio. Loteriako sarietarako zerga berri bat ere izango da. “Egun, zaila izango litzateke loteriekin salbuespen bat egitea”, nabarmendu du.