Krisi Ekonomikoa -

Krisi ekonomikoa

Cementos Lemonako langileek lanuzteak eta mobilizazioak hasi dituzte

Enpresa batzordeak protesta ekitaldiak iragarri ditu, urrirako, enpresak 34 langile kaleratu nahi ditu eta.

Cementos Lemona. Argazkia: EITB
Cementos Lemona.
Cementos Lemona. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cementos Lemonako enpresa batzordeak urrian lanuzteak eta mobilizazioak hasiko dituela iragarri du, enpresako zuzendaritzak aurkeztu duen lan erregulazioko txostena salatzeko. Izan ere, Portland Valderribas enpresak Bizkaiko lantegian 34 langile kaleratzeko asmoa duela adierazi du enpresa batzordeak.

Lemoako industria plan berria negoziatzeko eskatu du enpresa batzordeak, eta baita “joko-arauak errespetatzeko eta hitzarmena sinatzeko” ere. Langileek batzar bidez erabaki dute urriko astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan lanuzteak egitea. Bestalde, zuzendaritzak langileren bat kaleratzen badu, greba mugagabea hasiko dutela ohartarazi dute.

Lan-erregulazioko txostena enpresa batzordean ordezkaririk ez duten UGT eta CCOO sindikatuek negoziatu dute, eta “iruzurra da”, langileen iritziz. Bestalde, Portland Valderribas enpresako zuzendaritzak Cementos Lemonako hitzarmen kolektiboa blokeatu duela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea