Krisi Ekonomikoa -

Krisi ekonomikoa

CCOOk eta UGTk manifestazioak deitu dituzte iganderako, Euskadin

Espainiako Gobernuak onartu berri dituen aurrekontuen eta Lan Duinaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzte protesta ekitaldiak.

Unai Sordo eta Damaso Casado. Argazkia: EFE
Unai Sordo eta Damaso Casado.
Unai Sordo eta Damaso Casado. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko CCOO, UGT, USO eta CSIF sindikatuek manifestazioak deitu dituzte iganderako Bilbon, Gasteizen eta Donostian, Lan Duinaren Nazioarteko Egunaren harira. Halaber, Espainiako Gobernuak onartu dituen aurrekontuak salatzeko ere baliatuko dute protesta ekitaldia.

Lau sindikatuek herritarrei kalera irten eta “haserrea” adierazteko dei egin diete, eta igandeko manifestazioetan parte hartzera gonbidatu dituzte. Bestalde, “jarrera pasiboarekin Gobernuaren austeritate politiken konplizeak ez izateko” adierazi dute.

Balizko greba orokorraren harira, Damaso Casado UGTko idazkari orokorrak esan du sindikatuek ez diotela inoiz uko egingo grebak eta mobilizazioak egiteari. Halaber, “sindikatu eta mugimendu sozialek erantzun bateratua eman behar dugu, eta baita murrizketak jasaten ari garen herrialdeen artean ere”, gaineratu du.

Espainiako aurrekontuetako murrizketek Autonomia Erkidegoetan osasun eta hezkuntza alorretan eragina izango dute, Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari orokorrak ohartarazi duenez

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea