Ekonomia -
Zartada
Finantza-agente baten akatsak Bombayko burtsa behera erortzea egin du
Zuzenak ez diren agindu batzuen ondorioz, Burtsa behera jaitsi da nabarmen, adierazle nagusia % 15,6 jaistera iritsi da.
Erredakzioa
Zuzenak ez diren agindu batzuen ondorioz, Burtsa behera jaitsi da nabarmen, adierazle nagusia % 15,6 jaistera iritsi da. Une baten 60.000 milioi dolar (46.150 milioi euro) desagertzea eragin du, kotizatutako enpresen balio erori egin delako. Ikara izan da nagusi.
Bombayko Burtsako (Asiako merkatuko laugarrena) operadoreak azaldu duenez, segurtasun mekanismoak martxan jarri dituzte zuzenak ez diren 59 agindugatik. Agindu horiek 6.5000 milioi errupia zituzten eskuetan (97 milioi euro).
Halaber, burtsako operadoreak esan duenez, agindu horiek ‘dealer’ jakin batetik iritsi dira. Akats horren berri izan ostean, merkatua 15 minutuz geldiarazi dute, normaltasunez lan egitera itzuli baino lehen.