Krisi Ekonomikoa -

Neurri berriak

Autonomiek euren kontuak bidali beharko dizkiete hilero Ogasunari

Halaber, Udalek aurrekontuen datu berak bidali beharko dituzte hiru hilean behin.

Donostiako Udala. EITB
Donostiako Udala. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autonomia erkidegoetako Gobernuek urritik aurrera Ogasun Ministerioari hilero aurrekontuaren inguruko informazio guztia bidali beharko diete, baita Gobernuak jarritako defizit helburua betetzen duten edo ez gaiari buruzko informazioa ere.

Halaber, Udalek aurrekontuen datu berak bidali beharko dituzte hiru hilean behin, Estatuko Aldizkari Ofizialak ostiral honetan argitaratu duenez.

Era horretan, administrazio autonomikoek euren kontuei buruzko finantza egoeraren inguruko informazio gehiago emango diote, Aurrekontuen Egonkortasun Legeak eta Finantza Iraunkortasunarenak ezartzen duten moduan.

Dokumentazio horrek kontu publikoen bilakaera gardentasun gehiagorekin jarraitzeko aukera emango du, eta aurrekontuen egonkortasun helburuak betetzen diren gradua hobeto jarraitu ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea