Krisi Ekonomikoa -

Erreskatea

Baldintzak 'onak' izanez gero, Rajoyk kanpainan eskatuko du erreskatea

Antonio Basagoiti PPren EAEko buruak esan du horixe jakinarazi ziola Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak.

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidente eta lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidente eta lehendakarigaia.
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidente eta lehendakarigaia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidente eta lehendakarigaiak esan du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde-kanpaina erdian eskatuko duela erreskatea, negoziatzen ari diren baldintzak "onak" badira. Basagoitik esan du horixe jakinarazi ziola Rajoyk.

Rajoyri EAEko hauteskundeak igaro arte, hau da, urriaren 22a arte, erreskatearen eskaria atzeratzeko eskatu ote zion galdetu diote Basagoitiri Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean.

"Inola ere ez", erantzun du Basagoitik. Buruzagi popularrak azaldu duenez, Espainiako Gobernua "baldintzak onak ote diren ikusten ari da, sendagaia gaixotasuna bera baino okerragoa ote den jakiteko".

"Negoziazio gogorrak egiten ari dira estatuak eta Europar Batasuna", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea