Ekonomia -

Ekarpen Legea

Gehiago ematearen truke Arabak ordaina jasotzen duela esan du Mendiak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Ekarpen Legea berrikustearen alde egin du (2011n amaitu zen horren indarraldia), eta lege horrek bi oinarri dituela azaldu du: errenta eta esfortzu fiskala.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Ekarpen Legea berrikustearen alde egin du (2011n amaitu zen indarraldia), baina PPri "hauteskundekeria eta biktimismoa" leporatu die; izan ere, Gehiago ematearen truke Arabak ordaina jasotzen duela esan du Mendiak.

Kontseilu Gobernuaren osteko agerraldian, Mendiak Javier de Andrés (PP) Arabako ahaldun nagusiak Ekarpen Legea aldatzeko atzo egin zuen eskakizunari erantzun dio. De Andresek ordainketak banatzeko sistema ez da bidezkoa eta arabarrek bizkaitarrek baino 833 euro per kapita gehiago ordaintzen dutela salatu dute.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Legeak bi oinarri ditu: errenta eta esfortzu fiskala.

Arabarren errenta bizkaitarrena eta gipuzkoarrena baino altuago denez, lehenengoen ekarpena "handiagoa izan daiteke", baina Egokitzapenerako Funts Orokorrarekin orekatzen da", azaldu du Mendiak.

Gainera, otsaileko Finantza Kontseiluan Ekarpen Legea moldatzeko beharra aztergai izan zutela gogoratu du Mendiak.

Araba, babes eske

De Andresek beste alderdietako ordezkariei lurraldearen interesen aldeko politika egiteko autonomoak izatea eskatu die eta Ekarpen Legearen "negoziaketa on bat" egingo duen arren, babesa beharko duela esan du.

Arabako diru-sarrerak egindako ekarpena baino handiagoak izateari buruz, De Andresek "Eusko Jaurlaritzaren gastuak lurraldetan banatzeko sistema gaizki dagoela esan du eta, hortaz, "datu horiek ezin dira kontuan izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea