Krisi Ekonomikoa -

Zubi guztietan

Paradoreak greban, Gabonetako aparteko soldata kentzearen aurka

Sare nazionaleko 93 paradoreak greban daude, horien artean, Hondarribikoa, Argomaizekoa eta Erriberrikoa.

Hondarribiko paradorea. Argazkia: paradores.es
Hondarribiko paradorea.
Hondarribiko paradorea. Argazkia: paradores.es

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paradoreen lantokien arteko batzordeak (CCOO eta UGT) urte amaiera arteko zubi guztietan greba egiteko deialdia egin die 4.600 langileei. Lehen greba eguna atzo izan zen, urriaren 12an.

24 orduko lanuzteak dira. Ostatuetan soilik segurtasuneko langileak eta mantentze-lanetarako teknikariak geldituko dira eta soilik telefono bitarteko arreta eskainiko da.

Grebaren arrazoia uztailaren 13an onartutako 20/2012 Errege Lege Dekretua da, bertan, besteak beste, Gabonetako aparteko soldata kentzea eta ordaindutako baimenen gutxitzea arautu baita.

Grebako lehen bi egunak Pilarreko zubiarekin bat egiten dute. Hurrengoa, azaroaren 2an eta 3an egingo dute, baita abenduaren 7an eta 8an, eta urte amaieran, abenduaren 31an eta urtarrilaren 1ean.

Negoziatutako irtenbide bat aurkitu bitartean, batzordearen proposamena dekretu horretako neurriak bertan behera uztea zen, baina sindikatuen arabera, "enpresaren ezezkoa jaso zuten".

Enpresaren arabera, greba "arduragabekeria da". "Paradoreen irudiari kalte handia egiten dio", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea