Ekonomia -
Espainiako dirudunak
Krisia gorabehera, aberatsenek euren onurak areagotu dituzte
Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateen (SICAV) ondasunak % 50 hazi dira hainbat kasutan.
Erredakzioa
Espainiako aberatsenek krisia izanagatik ere euren dirutza eta ondasunak handitu dituzte, fortuna handien kapital aldakorreko inbertsio sozietateetako (Sicav) onurek frogatzen duten bezala; kasu batzuetan % 50eko irabaziekin.
Herriaren egoerarekin alderatuta, kapital aldakorreko inbertsio sozietateen egoera oso ona da krisi garaian. Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, etxebizitzen errenta erabilgarria % 3,2 jaitsi da aurtengo bigarren hiruhilekoan aurreko urteko data berarekin alderatuta.
2011. urte amaieran, herritarren % 21,8 pobrezia ataritik behera zegoen.
Sicav enpresen erakargarritasuna zerga sistema da, izan ere, % 1eko zerga-tasa dute, enpresa handiek duten % 30eko eta enpresa txiki eta ertainen % 25eko zergen aurrean.
Sozietate hauek eratzeko ehun parte-hartzaile baino gehiago izan behar dira eta hasierako kapitalak gutxienez 2,4 milioi eurokoa izan behar du.
Azken bi urteetan Espainiako sozietate hauen ondasuna % 8,3 jaitsi den arren, lehen bostak nabarmen hazi dira.
Handiena Morinvest sozietatea da. BBVAk kudeatzen du eta Alicia Koplowitz enpresaburuak hartzen du parte.
Ondoren, del Pino familiaren (Ferrovialeko jabeka) Allocation dago. Ekainean 398 milioi euroko ondasuna zuen eta bi urte lehenago, hilabete berean, 389 zituen.
Rosalia Merak (Amancio Ortegarekin betera Inditexeko sortzailea) parte hartzen duen sozietatea da hirugarrena zerrenda horretan, 341 milioi eurorekin, 2010ean baino % 7 gehiago.