Krisi Ekonomikoa -
Espainiako Bankuaren datuak
Berankortasun-tasa inoizko altuena da bankuetan: % 10, 51
Ordaindu gabe geratu ziren kredituen balioa 5.343 milioi euro hazi da abuztuan, uztaileko datuekin alderatuta.
Erredakzioa
Bankuek, kutxek, kooperatibek eta bestelako finantza erakundeek familiei eta enpresei emandako kredituetan, berankortasuna % 10, 51ra iritsi zen abuztuan. Espainiako Bankua berankortasun datuak biltzen hasi zenetik inoiz hartutako mailarik altuena da.
Abuztuko berankortasun-tasak txiki utzi du uztaileko datua: orduan, % 9,86n zegoen, eta 1994ko krisiko errekorra ere (% 9, 15) gainditu du. Halaber, 2011ko abuztuko datuekin (% 6, 93) alderatuta ia hiru puntu igo da berankortasuna.
Ordaindu gabe geratu ziren kredituen balioa 5.343 milioi euro hazi da abuztuan, uztaileko datuekin alderatuta, Espainia Europar Batasunari bankuen erreskatea eskatu eta hilabetera, hain zuzen ere.