Ekonomia -

Udala

Etxe babestuak egiteko ituna ahaztea egotzi dio Donostiak Kutxabanki

Juan Karlos Izagirreren esanetan, ezerezean geratu dira erakundeak gizarte ekintza indartzeko zituen asmoak.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EITB
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak gogor kritikatu du Kutxabank, Berio auzoan alokairurako babes ofizialeko etxeak eraikitzeko hartu zuen konpromisoa ez betetzeagatik.

Juan Karlos Izagirreren esanetan, ezerezean geratu dira erakundeak gizarte ekintza indartzeko zituen asmoak.

2006an lotu zuten akordioa Udalak eta Kutxak. Kutxak Berion zuen lur-saila birkalifikatzearen truke, 96 etxebizitza eraikitzeko konpromisoa hartu zuen, eta erdiak alokairurako etxebizitza tasatuak eta beste erdiak alokairurako babes ofizialeko etxebizitzak izan behar ziren.

Alkatearen arabera, duela aste batzuk, Kutxabankek proposatu zuen 96ak tasatuak eta jabetzakoak izatea. Udalak ukatu egin zuen aukera hori eta orduan, Kutxabankek ez zion Udalari hitzemandako lau milioi euroko mailegua eman etxeak eraikitzeko.

Alkateak uste du Kutxabankek Gipuzkoa, Donostia eta Bildu baztertzen dituela jarrera horrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea