Krisi Ekonomikoa -

A24, greba orokorra

Rajoy: 'Greba orokorrak ez dio Espainiari mesederik egiten'

Presidentearen hitzetan, orain aurrera egin behar dugu "denok batera" ekonomia berpizteko, eta greba orokorrak "ez ditu herritarren arazoak konponduko".

Rajoyren ustez, grebak kalte baino ez dio egingo Espainiari eta espainiarrei. Efe.
Rajoy greba orokorra | Rajoy: 'Grebak kalte egingo dio Espainiari'
Rajoyren ustez, grebak kalte baino ez dio egingo Espainiari eta espainiarrei. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen iritziz, sindikatuek azaroaren 14rako deitutako grebak "ez dio Espainiari inolako mesederik egiten", ez baititu ekonomia arazoak konponduko, eta, horrez gain, herriaren irudiari kalte egingo diolako.

"Greba deitzeko eskubidea dute, baina ni ez nator beraiekin bat, Espainiari mesederik egiten ez diotelako. Ez dituzte arazo ekonomikoak konponduko, eta, batez ere, ez diote Espainiaren irudi onari lagunduko", esan du Eajoyk Europako Kontseiluan emandako prentsaurrekoan.

Rajoyk gogora ekarri du azarokoa Gobernuaren politiken kontra egingo den bigarren greba orokorra izango dela, Exekutiboaren aginteak urtebete egin ez duenean. Rajoyren ustez, orain "guztiok batera" aurrera egin behar dugu ekonomia suspertzeko, eta ez greba orokorrak deitu, "horrek ez baititu herritarren arazoak konponduko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea