Krisi Ekonomikoa -
Inkesta
EAEko familien % 10,8 pobrezia sufritzeko arriskuan dago
EAEko familien % 6,3 zailtasun handiekin iristen da hilabete amaierara Estatistikako Institutu Nazionalaren bizi baldintzen inguruan egindako inkestaren arabera.
Erredakzioa
EAEko familien % 6,3 zailtasun handiekin iristen da hilabete amaierara eta % 10,8 pobrezia sufritzeko arriskuan dago, Estatistikako Institutu Nazionalaren bizi baldintzen inguruko inkestaren arabera.
Halaber, ustekabeko gastuei aurre egin ezin dieten familien kopurua % 18,2koa da, Espainiar estatuko txikiena.
Familien % 22,6k ezin dira urtean oporretara astebete baino gehiago joan, eta etxearekin lotutako gastuekin atzerapenak dituztenen kopurua % 2,7koa da (bi kasuetan Espainiako kopururik txikiena).
Urtean, diru-sarrera garbien batez bestekoa 12.435 eurokoa da (2010eko datuak) pertsonako. Espainiako altuena da; batez bestekoa, 9.446 eurokoa da Estatu osoan.
Nafarroan, arrisku gutxien
Nafarroako etxeetan dago pobrezia sufritzeko arrisku txikiena. Zehazki, % 8,8tan daude egoera horretan.
Asturiasekin batera (% 9), Espainia osoan kopuru baxuena duen erkidegoa da Nafarroa, pobrezia sufritzeko arriskua duten etxeen indizean. Espainian, % 21,1 pobreziaren mugatik behera
2012an, Espainiako biztanleen % 21,1 pobreziaren mugatik behera bizi dela ohartarazi dute.
Kanariar uharteetan, % 33,8 eta Extremaduran, % 31,9. Bi erkidego horiek dira Espainia osoan kopuru altuena dutenak, Andaluziaren eta Gaztela-Mantxaren aurretik.