Ekonomia -
Hegaldi berriak
Easyjetek Lisboa Bilborekin lotuko du martxotik aurrera
Britainia Handiko airelineak Lisboatik bi ibilbide berri izango ditu 2013ko martxotik aurrera, Portugaleko hiriburua Valentziarekin eta Bilborekin lotuko ditu horien bidez.
Erredakzioa
Easyjet kostu baxuko airelinea britainiarrak azaldu duenez, Lisboatik bi ibilbide berri ezarriko ditu 2013ko martxotik aurrera, horien bitartez Portugaleko hiriburua Valentziarekin eta Bilborekin lotuko ditu.
Javier Gandara Espainiarako eta Portugaleko enpresaren zuzendari nagusiak esan duenez, Easyjetek Lisboatik Bilborako hegaldiak astean lautan eskainiko ditu, Valentziarako, aldiz, astean hirutan.
Gandarak prentsaurrekoa eman du gaur Liboan, airelineak Portela hirian oinarria jarri zuela sei hilabete egiten dituenean.
Easyjeteko zuzendaria pozik azaldu da sei hilabeteotan lortutako emaitzekin; milioi bat pertsona baino gehiagok Lisboatik dituzten zerbitzuak erabili dituzte.
Arrazoi hori dela eta, enpresa britainiarrak Portugalen dituen operazioak indartuko ditu, 38 milioi euroko inbertsioa eginda. Diru kopuru hori hirugarren hegazkin batean eta 25 langile kontratatzean islatuko dute. Dagoeneko 75 pertsona daude bertan lanean.