Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat hil da Betoñuko industrialdeko enpresa batean, Gasteizen
Lan arloko segurtasuneko eta osasuneko arduradunek ikerketa abiatu dute lan-istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Erredakzioa
Langile bat hil da ostegun honetan, 06:00etan, Betoñuko industrialdeko enpresa batean izandako lan-istripu baten ondorioz, Gasteizen, Sos Deiak Twitterren bidez jakitera eman duenez.
Lan arloko segurtasuneko eta osasuneko arduradunek ikerketa abiatu dute lan-istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Halaber, gorpua Gasteizko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea