Ekonomia -
Kontratua
CAFek Erromako metrorako bagoiak egingo ditu 113 milioiren truke
Dagoeneko, CAFek beste 53 unitate egin ditu Erronako metroarentzat, 2002an lehen kontratua sinatu zutenetik. 53 unitate horiek lanean dira A, B eta Roma-Lido ibilbideetan.
Erredakzioa
Gipuzkoako CAF enpresak kontratua sinatu du Erromako Udalarekin Italiako hiriburuko metroaren 15 unitate ekoizteko. Unitate bakoitzak sei bagoi izango ditu, eta ekoitzitakoaren truke 113 milioi euro jasoko ditu.
Unitateen mantentze-lanak ere Roma Capitale izeneko sozietatearekin sinatutako hitzarmenaren barruan dago, CAFek prentsa ohar batean aditzera emandakoaren arabera.
Tren berriek Erromako metroko B ibilbidean erabiliko dira, Laurentina eta Rebibbia artean, baina iparraldera egindako hedapenean, B1 delako ibilbidean, ere.
Aluminioz egindakoa
Unitateak aluminioz egingo dituzte, eta unitate bakoitza lau bagoi-motorrek eta muturretako bik osatuko dute. Euren artean pasilloa egongo da trena mutur batetik bestera zeharkatzea errazteko.
Aurretik 53 unitate egin ditu CAFek Erromako metroarentzat 2002an lehen kontratua sinatu zutenetik. 53 unitate horiek lanean dira A, B eta Roma-Lido ibilbideetan.