Krisi Ekonomikoa -

Espainia-Italia goi-bilera

Rajoyk ez du 'ezinbesteko' ikusten erreskatea momentu honetan

Mario Monti Italiako lehen ministroarekin bildu da Madrilen. Europako herrialdeen aurrekontuetan betoa ezartzeko eskumena izango lukeen 'superkomisarioa' sortzearen kontra agertu dira bi agintariak.

Mario Monti eta Mariano Rajoy. EFE
Mario Monti eta Mariano Rajoy
Rajoyk eta Montik EB presionatu nahi dute batasun fiskala lortzeko

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk ez du 'ezinbesteko' ikusten erreskatea eskatzea momentu honetan.

"Berau eskatzea komenigarria dela ikusten badugu, egin egingo dugu; eta herritarrei jakinaraziko diegu. Baina, ez dugu eskatu, ez dugulako ezinbesteko ikusten momentu honetan'', azpimarratu du Gobernuko presidenteak, Mario Monti Italiako lehen ministroarekin batera egin duen agerraldian. Bi agintariek goi-bilera egin dute astelehen honetan Madrilen, eta komunikabide aurrean prentsaurrekoa egin dute, elkarrekin.

Europar Batasunari erreskatea eskatu eta, horrekin batera, Europako Banku Zentralak Espainiaren bonuak erosteko aukeraren inguruan, Rajoyk argitu du baliabide hori egon badagoela, eta edozein herrialdek egin dezakeela eskaera. Baina, erreskatea hori ''Espainiako interesentzat komenigarria'' denean bakarrik eskatuko dutela gaineratu du.

Onartu egin du garrantzitsua dela mekanismo hori indarrean egotea, ''euroaren atzeraezintasunaren aldeko'' mezua ematen duelako.

Montik, bestalde, ukatu egin du Italiak erreskatea behar duenik.

Baztertu egin dute ekonomia arloko 'superkomisarioa' sortzea

Une honetan Europar Batasuneko herrialdeen aurrekontuei betoa ezartzeko eskumena izango lukeen ekonomia arloko 'superkomisarioa' sortzearen kontra agertu dira Rajoy eta Monti. "Ideia hori, berau soilik kontuan izanda, ez zait gustatzen'', azaldu du Rajoyk. Presidentearen hitzetan, aurretik Europak zehaztu egin behar du ''zer izan nahi duen'' eta ''nora joan nahi duen''; ildo horretan, Europak  batasunaren alde egin behar duela azpimarratu du, ''bankuen batasunaren, batasun fiskalaren, batasun ekonomikoaren eta batasun politikoaren alde'', esan du Rajoyk. ''Testuinguru horretan bai hitz egin daiteke superkomisarioaz; baina ez superkomisario hori martxan jartzea baldin bada egin nahi den gauza bakarra'', gaineratu du.

Espainia eroriko ez dela erantzun dio Obamari

''Espainia ez da eroriko'', erantzun dio Mariano Rajoyk Barack Obama AEBetako presidenteari. Hala ere, herrialde guztien ''elkartasuna'' eskatu du Rajoyk, gauzak ''modu egokian'' egiten ari den eta ''erabaki gogorrak'' hartzen ari den herrialde serioa baita Espainia, presidentearen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea